socialvision   euskara
     
festival de cine pobre
portada  
 
ISpot Sozialen Nazioarteko 5. Lehiaketa 2012 i2011


Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere antolatu du “ZureVision-SocialVision” Nazioarteko Lehiaketa.

Lehiaketa honen xedea da elikadura-subiranotasunaren kontzeptua herritarren artean ezagutaraztea. Horretarako, bada, gaur egungo nekazaritza- eta elikadura- sistemaren funtzionamendua eta sistema horrek elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dituzten lagunengan dituen ondorioak salatu eta, aldi berean, emakumeek, munduko hainbat txokotan eta gure inguruan ere, jasan behar dituzten berariazko ondorioak agerian utzi nahi ditugu. Izan ere, elikadura-subiranotasuna aipatutako eredu horri aurre egiteko alternatiba da, eta, hortaz, ikuspegi horren barruan garatzen ari diren esperientzien berri ere eman nahi dugu.

Gizarte-gaiez kezkatuta dauden norbanako eta talde guztiei dei egiten diegu, beraz, kamera edo are telefono mugikorra hartu eta gai hau landu dezaten. Modu horretan, eta ikus-entzunezko baliabideak lagun, gizartea eraldatzeko prozesuan parte hartu ahalko dute.

Kezka apur bat, irudimena eta mundua aldatzeko gogo bizia baino ez dira behar!!!

[LEHIAKETAREN OINARRIAK]

 
 
 
Mugarik Gabe
BIZKAIA Grupo Vicente Garamendi 5 P.B. 48006 Bilbao Bizkaia / 944 15 43 07 / bilbao[a bildua]mugarikgabe.org
ARABAARABA Casa de Asociaciones "Itziar" Gasteiz 01003 / 945 27 73 85 / araba[a bildua]mugarikgabe.org GIPUZKOA Tejeria, Bajo 1, 5 accesorio 20012, Egia Donostia / 943 44 59 77 / gipuzkoa[a bildua]mugarikgabe.org